CyberLehia FPEuskadi 2024
Zibersegurtasun lehiaketa

Zatoz zure ezagutzak erakustera! Plaza mugatuak!
Lehiatu Euskadiko Lanbide Heziketako beste ikasleekin.
Final handira sailkatzeko gai izango ote zara?

lehiaketa faseak

2. Sailkatze fasea

Sailkatze fasea (ONLINE CTF)
Sailkatuak 5 talde onenak

Apirilak 11 –
Apirilak 18

Hurrengo fasea:

3. Final handia

Bilbon
Maitazak 9

Sari bikainak finalista
guztientzat!

Partehartzaileen
arteko zozketa!

Ohiko galderak

Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleak, beti ere hurrengo baldintzak betetzen badira:

  • Onartutako ikastetxe motak: ikastetxe integratuak, publiko zein itunpekoak, halanola Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren kudeaketaren menpe dauden beste ikastetxeak
  • Onartutako zikloak eta espezialitateak:
    • Elektrizitate eta Elektronika barnean,
      • Automatizazioa eta Robotika Industriala
      • Telekomunikazio eta Informatika Sistemak
      • Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak
    • Informatika eta Komunikazioak
      • Sareko Informatika-Sistemen Administrazioa
      • Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena
      • Web Aplikazioen Garapena
    • Espezializazioak
      • Informazioaren Teknologien Inguruneetan Zibersegurtasuna
      • Eragiketa Teknologien Inguruneetan Zibersegurtasuna
  • Aipatutako zikloetako lehen eta bigarren mailako ikasleak onartuko dira

Gehienez 3 pertsonako taldeak onartuko dira. Gutxiagorekin klasifikazioan parte hartu daiteke, baina finalean parte hartzeko hiruko taldeak beharko dira. Laguntza behar baduzue guk lagunduko dizuegu taldeak osatzen.

Taldeak “Hack The Box” plataforman altan ematean zehazten dira. Taldeko lehen kideak talde berria sortzeko aukera izango du. Hurrengoak, talde hori bilatu eta bertara gehitu ahal izango dira.

Finala Bilbon izango da, ikasleak, ikastetxeak eta zibersegurtasun arloko enpresak bilduko dituen ekitaldi garrantzitsu batean. Laster zabalduko dugu egun horri buruzko informazio gehiago.

  1. Eman izena https://cyberlehia.fpeuskadi.eus webgunean
  2. Email bidezko mezu bat jasoko duzue, jarraitu beharreko urratsak zehaztuz.
  3. Mezuan aipatutako “Hack the Box” webgunera joan eta eman izena. Sortu taldea edo gehitu aurretik zure lagunek sortu duten talde batera.
  4. Bilatu “CyberLehia FPEUskadi” CTFa eta eman izena bertan

Lehiaketaren oinarriak hemen dituzue eskuragarri

Izena eman lehiaketan