-Izen emateak: Abenduak 15etik (12:00) Urtarrilaren 20ra (12:00).
-1. Sailkatze Fasea: Urtarrilaren 30etik (12:00) Otsailaren 3ra (12:00).
-2. Sailkatze Fasea: Otsailaren 6tik (12:00) Otsailaren 10era (12:00)
-Final Handia: Martxoak 5.
CyberLehia 2026 badator!
Lehiaketaren faseak
Izena ematea
Gehienez 1000 partaide. Taldeak 1,2 edo 3 pertsonaz osatuak
Izena eman
Lehenengo sailkatze fasea (Online CTF)
Gai eta zailtasun ezberdinetako erronkak. 33 talde onenak 2. fasera.
Bigarren sailkatze fasea (Online CTF)
Gai eta zailtasun ezberdinetako erronkak. Taldeak 3 pertsonaz osatuak (berrantolaketa)
Azken fasea – Finala
Azken fase hau bi partez osatuko da.
- Ariketa teorikoa: Otsailaren 12tik Otsailaren 26
- Final handia: Martxoaren 5
CyberLehia lehiaketaren oinarriak
Antolaketa
CyberLehia Euskadiko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eta CyberZaintza, Zibersegurtasunaren Euskal Agentziak sustatutako Zibersegurtasun lehiaketa bat da. Lanbide Heziketan zibersegurtasunaren kultura sustatzea, ikastetxeetan egiten den lanaren berri ematea eta ikasleen motibazioa sustatzea dira helburu nagusiak.
Parte-hartze baldintzak Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuetako edo Zibersegurtasun Espezializazio ofiziala (Bai Informazio Teknologiena, bai Eragiketa Teknologiena) duten zentroetako edozein ikaslek parte hartu lezake, bai Goi-mailako, bai Erdi-mailako, edo baita beste espezializazioren bat egiten dabiltzanak.
Lehiaketaren egitura eta faseak
Lehiaketak hiru fase ditu:
- Lehen sailkapena (Online CTF): Urtarrilaren 30etik (12:00) Otsailaren 3ra (12:00). 1000 parte-hartzaile gehienez. 33 talde onenak bigarren sailkapen faserako sailkatuko dira.
- Bigarren sailkapena (Online CTF): Otsailaren 6tik (12:00) Otsailaren 10era (12:00). 5 talde onenak azken fasera pasako dira.
- Azken fasea: 2 zatitan banatzen da.
- Ariketa teorikoa: Otsailak 12tik Otsailaren 26ra izango dute txosten bat entregatzeko. %50eko pisua izango du emaitza finalean.
- Ariketa praktikoa: Martxoaren 5ean. Eraso/Defentsa motako proba batean lehiatuko dira finaleko 5 taldeak. %50eko pisua izango du emaitza finalean.
Finalaren kokapen zehatza: Donostian, Tabakaleran.
Parte-hartzaileen mugak eta sailkapena
- Lehenengo sailkapena: bertan parte-hartze baldintzak betetzen dituen edozein ikaslek parte hartu ahal izango du. Gehienez ere 1000 parte-hartzaile onartuko dira. Lehiaketa hasitakoan, antolatzaileek parte-hartzaileen hautagarritasuna berrikusi ahal izango dute.
- Bigarren sailkapena: lehen sailkapenean puntuazio onena duten taldeak hautatuko dira, irizpide hauen arabera:
- Lehenengo fasean 150 parte-hartzaile edo gehiago badaude, bigarren fasean 100 parte-hartzaile egongo dira gehienez.
- Lehenengo fasean 150 parte-hartzaile baino gutxiago badaude, bigarren fasean parte-hartzaileen %50 aukeratuko da gehienez.
- Azken Fasea: 5 talde onenek (15 lagun) soilik parte hartu ahal izango dute. Azken fasean parte hartzeko, taldeek 3 kide izan beharko dituzte, “Taldeen osaketa” atalean adierazten den bezala. Talde bakoitzak irakasle laguntzaile bat eramango du finalera.
Lehiaketaren formatua
Sailkapenaren lehenengo bi faseak “CTF Online” modalitatean egingo dira. Ikasleek edozein lekutik har dezakete parte Internet bidez.
Azken faseko ariketa teorikoa taldeek beren kabuz bete beharko dute. Eraso/Defentsa ariketa formatu presentzialean egingo da. Parte hartu ahal izateko, parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du.
Parte-hartzaileek zailtasun eta gai ezberdinetako erronkak izango dituzte aurrean. Antolatzaileek, beharrezkoa ikusten badute, erronka berriak gehitu ahal izango dituzte lehiaketa epea martxan dagoen bitartean.
Aurreikusi ez den edozein egoera antolatzaileek ebatziko dute, irizpide objektiboak eta lehiaketaren arauak jarraituz.
Txapelketaren irabazlea
Azken fasera iristen diren 5 taldeek bi frogetan partehartu beharko dute.
- Ariketa teorikoa: Antolakuntzak emandako galderei erantzungo dien txosten bat egin beharko dute. Txostenaren luzera gehienez 10 orrialdekoa izango da, eta antolakuntzak arautuko ditu formatuari buruzko bete betebeharrak. Lanak entregatzeko Otsailaren 12tik Otsailaren 26ra izango dute. Ariketa hau zibersegurtasuneko profesionalez osatutako epaimahai batek zuzenduko du, eta CyberLehiako irabazlea aukeratzeko puntuazioaren %50 balioko du.
- Ariketa praktikoa: Eraso/Defentsa motako ariketan partehartuko dute, Martxoaren 5ean jokatuko den ekitaldi presentzialean. Ariketa honek CyberLehiako irabazlea aukeratzeko puntuazioaren %50 balioko du.
Taldeen osaketa
Lehiaketan taldekako sailkapena egingo da. Taldeek 3 kide izan beharko dituzte gehienez. Lehen sailkatze faserako 1-3 kide bitarteko taldeak onartuko dira.
Lehen sailkatze fasea amaitu ondoren, bigarrenera igarotzerakoan, talderen bat ez badago 3 partaidez osatua, antolakuntzak talde horiek berrantolatuko ditu, 3ko taldeak sortzeko modurik egokiena bilatuz.
Bigarren sailkatze faseko talde guztiak 3koak izango dira (eta ondorioz, baita finalekoak ere).
Erregistroa
Lehiaketan parte hartu ahal izateko izen-ematea Abenduak 15etik (12:00) Urtarrilaren 20ra (12:00) egingo da.
Txapelketarako arauak
Parte-hartzaileek arau hauek bete beharko dituzte:
- Ez da CTFaren azpiegitura erasotuko.
- Ez da aurkaririk erasotuko.
- Ez da informazio babesturik trukatuko beste taldeekin; bereziki, erronken banderak, deskribapenak edo laguntzarako izan daitekeen bestelako informazioa.
- Ez da banderak bidaltzeko formularioa indarrez erasotzen saiatuko.
- Ez dira RootMe zerbitzuaren erabilera-baldintzak urratuko.
- Ez da zerbitzu-ukapeneko erasoak (DDoS) egiten saiatuko, ezta antzeko ondorioak eragin ditzaketen ekintzak burutuko ere; adibidez, indar gordina edo hari askoko tresna automatizatuak erabiltzea.
- CTF berean talde batean baino gehiagotan ez da parte hartuko.Oharra: antolakuntzak bere gain hartzen du arau-hauste baten zantzurik sumatuz gero partaideak kanporatzeko eskubidea.
Sariak
Talde finalista guztientzako sariak egongo dira. Era berean, zozketak egingo dira lehiaketan parte hartzen duten guztien artean.
Sariak Martxoaren 5ean bertan jakinaraziko dira eta final handian banatuko dira.
Komunikazioa eta harremana
Mezu elektronikoak erabiliko dira txapelketari buruzko komunikaziorako. Lehiaketaren antolaketarekin komunikatzeko posta elektronikoa cyberlehia@tknika.eus erabiliko da.
Ohiko galderak
Nork har dezake parte lehiaketan?
Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuetako edo Zibersegurtasun Espezializaio ofiziala (Bai Informazio Teknologiena, bai Eragiketa Teknologiena) duten zentruetako edozein ikaslek parte hartu lezake, bai Goi-mailako, bai Erdi-mailako, edo baita beste espezializazioren bat egiten dabiltzanak.
Taldeak zenbat pertsonakoak izan daitezke? Non sortzen dira taldeak?
Gehienez 3 pertsonako taldeak onartuko dira. Gutxiagorekin lehen sailkapen fasean parte hartu daiteke, baina bigarren sailkapen fasean parte hartzeko hiruko taldeak moldatuko ditu antolakuntza.
Non izango da saio finala?
- 2024: Bilbo, La Terminal
- 2025: Bilbo, La Terminal
- 2026: Donostia, Tabakalera
Nolakoa da izena emateko prozesua?
Eman izena https://galdetegiak.tknika.eus/index.php/496418?lang=eu webgunean
Zeintzuk dira lehiaketaren oinarriak?
Lehiaketaren oinarriak hemen dituzue eskuragarri

