CyberLehia FPEuskadi 2024
Zibersegurtasun lehiaketa

Lehiaketa bukatu da jada. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei, eta zorionak irabazlei !

SAILKAPENA

Pos. Taldea  Zentroa Puntuaketa
1 C0ok1e_monst3r  TARTANGA 302
2 TORTUGA_GUARD MARISTAK 215
3 TEMPLEOS_V2 MARISTAK 203
4 BAGU IZARRAITZ 193
5 FREEWALL ANDRA MARI- GALDAKAO 155

Sari bikainak finalista
guztientzat!

Partehartzaileen
arteko zozketa!

Ohiko galderak

Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleak, beti ere hurrengo baldintzak betetzen badira:

  • Onartutako ikastetxe motak: ikastetxe integratuak, publiko zein itunpekoak, halanola Lanbide Heziketaren Sailburuordetzaren kudeaketaren menpe dauden beste ikastetxeak
  • Onartutako zikloak eta espezialitateak:
    • Elektrizitate eta Elektronika barnean,
      • Automatizazioa eta Robotika Industriala
      • Telekomunikazio eta Informatika Sistemak
      • Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak
    • Informatika eta Komunikazioak
      • Sareko Informatika-Sistemen Administrazioa
      • Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena
      • Web Aplikazioen Garapena
    • Espezializazioak
      • Informazioaren Teknologien Inguruneetan Zibersegurtasuna
      • Eragiketa Teknologien Inguruneetan Zibersegurtasuna
  • Aipatutako zikloetako lehen eta bigarren mailako ikasleak onartuko dira

Gehienez 3 pertsonako taldeak onartuko dira. Gutxiagorekin klasifikazioan parte hartu daiteke, baina finalean parte hartzeko hiruko taldeak beharko dira. Laguntza behar baduzue guk lagunduko dizuegu taldeak osatzen.

Taldeak “Hack The Box” plataforman altan ematean zehazten dira. Taldeko lehen kideak talde berria sortzeko aukera izango du. Hurrengoak, talde hori bilatu eta bertara gehitu ahal izango dira.

Finala Bilbon izango da, ikasleak, ikastetxeak eta zibersegurtasun arloko enpresak bilduko dituen ekitaldi garrantzitsu batean. Laster zabalduko dugu egun horri buruzko informazio gehiago.

  1. Eman izena https://cyberlehia.fpeuskadi.eus webgunean
  2. Email bidezko mezu bat jasoko duzue, jarraitu beharreko urratsak zehaztuz.
  3. Mezuan aipatutako “Hack the Box” webgunera joan eta eman izena. Sortu taldea edo gehitu aurretik zure lagunek sortu duten talde batera.
  4. Bilatu “CyberLehia FPEUskadi” CTFa eta eman izena bertan

Lehiaketaren oinarriak hemen dituzue eskuragarri