Antolatzaileak
Zibersegurtasun-lehiaketa bat da CyberLehia, Euskadiko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatua. Lanbide Heziketan zibersegurtasunaren kultura sustatzea, Lanbide Heziketako ikastetxeetan egiten den lanaren berri ematea eta ikasleen motibazioa sustatzea dira helburu nagusiak.
Lehiaketaren egitura eta faseak
Lehiaketak hiru fase ditu:
- Lehen sailkapena. Martxoaren 7tik (12:00) martxoaren 14ra (12:00). Izen-ematea lehiaketa hasi baino astebete lehenago egingo da.
- Bigarren sailkapena. Apirilaren 11tik (12:00) apirilaren 18ra (12:00). Izen-ematea lehiaketa hasi baino astebete lehenago egingo da.
- Final handia. Maiatzaren 9a (Bilbo). Toki zehatza posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaie parte-hartzaileei.
Parte-hartzaileen mugak eta sailkapena
- Lehenengo sailkapena: bertan aukeragarritasun-baldintzak betetzen dituen edozein
ikaslek parte hartu ahal izango du. Gehienez ere 300 parte-hartzaile onartuko dira.
Lehiaketa hasitakoan, antolatzaileek parte-hartzaileen hautagarritasuna berrikusi
ahalko dute. - Bigarren sailkapena: lehen sailkapenean puntuazio onena duten taldeak hautatuko dira, irizpide hauen arabera:
- Lehenengo fasean 150 parte-hartzaile edo gehiago badaude, bigarren fasean 100 parte-hartzaile egongo dira gehienez.
- Lehenengo fasean 150 parte-hartzaile baino gutxiago badaude, bigarren fasean parte-hartzaileen %50 aukeratuko da gehienez.
- Final handia: 5 talde onenek (15 lagun) soilik parte hartu ahal izango dute. Finalean parte hartzeko, taldeek 3 kide izan beharko dituzte, “Taldeen osaketa” atalean adierazten den bezala.
Lehiaketaren formatua
Sailkapenaren lehenengo bi faseak “CTF Online” modalitatean egingo dira. Ikasleek edozein lekutik har dezakete parte Internet bidez.
Finala formatu presentzialean egingo da. Parte hartu ahal izateko, parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du.
Parte-hartzaileek zailtasun eta gai ezberdinetako erronkak izango dituzte aurrean.
Antolatzaileek, beharrezkoa ikusten badute, erronka berriak gehitu ahal izango dituzte lehiaketa epea martxan dagoen bitartean.
Aukeragarritasun-baldintzak
Goi-mailako heziketa-ziklo eta espezializazio-programa hauetan matrikulatutako ikasleek soilik har dezakete parte lehiaketan:
- Automatizazioa eta robotika industriala
- Telekomunikazio eta informatika sistemak
- Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak
- Sareko informatika-sistemen administrazioa
- Plataforma anitzeko aplikazioen garapena
- Web aplikazioen garapena
- Informazioaren teknologien inguruneetan zibersegurtasuna
- Eragiketa teknologien inguruneetan zibersegurtasuna
Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe integratu, publiko edo itunpekoetako ikasleek, hala nola Lanbide Heziketako Sailburuordetzak kudeatzen dituen ikastetxeetako ikasleek bakarrik parte hartu ahal izango dute Lehiaketan.
Taldeen osaketa
Lehiaketan taldekako sailkapena egingo da. Taldeek 3 kide izan beharko dituzte gehienez. HTF plataforman izena-ematean sortu ahal izango dira taldeak, edo aurretik existitzen den talde batera batu.
Finalean parte hartzeko, taldeek 3 kide izan beharko dituzte. Horretarako:
- Hiru kide baino gutxiagoko talde finalistek taldea osatzeko, lehiaketaren
hautagarritasun-baldintzak betetzen dituen beste pertsona bat gonbidatu dezakete, antolatzaileei jakinarazi ondoren. - Antolakuntzak 3 kide baino gutxiagoko talde finalistak osatu ahal izango ditu, lehiaketako parte-hartzaileak gonbidatuz, beti ere puntuazio gehien lortu dutenetik hasita.
Erregistroa
Lehiaketan parte hartu ahal izateko otsailaren 29tik martxoaren 7ra eman beharko da izena (12:00ak baino lehen), CyberLehiaren webgunean.
Ondoren, parte-hartzaileek mezu elektroniko bat jasoko dute jarraitu beharreko urratsekin. Mezuan aipatuko den bezala, lehen bi klasifikazioetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Hack The Box (HTB) plataforman erabiltzaile bat sortzea.
Borroka-arauak
Parte-hartzaileek borroka-arau hauek bete beharko dituzte:
- CTFaren backend azpiegitura ez da erasoko.
- CTFan parte hartzen ari diren beste taldeak ez dira erasoko.
- Ez da saiatuko banderak bidaltzeko formularioa indarrez erasotzen.
- Ez dira trukatuko erronken banderak edo deskribapenak/pistak beste talde batzuekin.
- Ez dira bortxatuko HTBren zerbitzuaren baldintzak.
- Ez da saiatuko erronkei zerbitzua ukatzeko erasorik egiten (DDoS) edo emaitza hori lortzeko ekintzak egiten. Adibidez, indar gordina edo hari askoko tresna automatizatuak erabiltzea.
- CTF berean ez da talde batean baino gehiagotan parte hartuko.
Sariak
Talde finalista guztientzako sariak egongo dira. Era berean, zozketak egingo dira lehiaketan parte hartzen duten guztien artean.
Sariak maiatzaren 9an jakinaraziko dira eta final handian banatuko dira.
Komunikazioa eta harremana
Mezu elektronikoak erabiliko dira txapelketari buruzko komunikaziorako. Lehiaketaren antolaketarekin komunikatzeko posta elektronikoa ctf@cyberlehia.fpeuskadi.eus erabiliko da.