Cyberlehia martxan da!

Jarraitu txapelketa hemen

Bigarren sailkatze fase hasierarako
1

izen emate jaso ditugu

CyberLehia Euskadiko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako Zibersegurtasun lehiaketa bat da. Lanbide Heziketan zibersegurtasunaren kultura sustatzea, Lanbide Heziketako ikastetxeetan egiten den lanaren berri ematea eta ikasleen motibazioa sustatzea dira helburu nagusiak.

Lehiaketaren faseak

2025/01/29etik-2025/02/18ra

Izena ematea

Gehienez 1000 partaide. Taldeak 1,2 edo 3 pertsonaz osatuak
Parte hartzeko izena eman hemen

Lehenengo sailkatze fasea (Online CTF)

Gai eta zailtasun ezberdinetako erronkak. 33 talde onenak 2. fasera.

2025/02/21etik-2025/02/26ra

Bigarren sailkatze fasea (Online CTF)

Gai eta zailtasun ezberdinetako erronkak. Taldeak 3 pertsonaz osatuak (berrantolaketa)

2025/03/14tik-2025/03/19ra

Azken fasea – Finala

Azken fase hau bi partez osatuko da.

  1. Ariketa teorikoa: Martxoaren  20tik Apirilaren 1era
  2. Eraso/defentsa ariketa : Apirilaren 3an, Bilbon
2025/03/20tik-2025/04/01era eta 2025/04/03an

Cyber Lehia 2025 Final handia + Jardunaldia

CyberLehia final handia ospatzeaz gain, aldiberean zibersegurtasun jardunaldi interesgarri bat antolatu dugu. Bertan bilduko gara ikasle, irakasle eta zibersegurtasuneko profesional eta enpresek egunaz gozatzeko.
Eguna: Apirilak 3
Ordutegia: 9:00-14:30
Programa: Laster publikatuko da.

Jardunaldian izango ditugu:

  • Zibersegurtasunaren arloko hizlari garrantzitsuen aurkezpenak
  • CyberLehia FPEuskadi 2025 txapelketako finala
  • Zibersegurtasuneko tailer teknikoak
  • Zibersegurtasuneko enpresen erakustokiak (zentroen/enpresen arteko lankidetza sustatzeko)

Eman izena jardunaldira etortzeko, ez galdu aukera!

Cyber lehia lehiaketaren oinarriak

Antolaketa

CyberLehia Euskadiko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako Zibersegurtasun lehiaketa bat da. Lanbide Heziketan zibersegurtasunaren kultura sustatzea, Lanbide Heziketako ikastetxeetan egiten den lanaren berri ematea eta ikasleen motibazioa sustatzea dira helburu nagusiak.

Parte-hartze baldintzak

Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuetako edo Zibersegurtasun Espezializaio ofiziala (Bai Informazio Teknologiena, bai Eragiketa Teknologiena) duten zentruetako edozein ikaslek parte hartu lezake, bai Goi-mailako, bai Erdi-mailako, edo baita beste espezializazioren bat egiten dabiltzanak.

Lehiaketaren egitura eta faseak

Lehiaketak hiru fase ditu:

  1. Lehen sailkapena (Online CTF). Otsailaren 21etik (12:00) Otsailaren 26ra (12:00). 1000 partehartzaile gehienez. 33 talde onenak bigarren sailkapen faserako sailkatuko dira.
  2. Bigarren sailkapena (Online CTF). Martxoaren 14tik (12:00) Martxoaren 19ra (12:00). 5 talde onenak azken fasera pasako dira.
  3. Azken fasea. 2 zatitan banatzen da.
    1. Ariketa teorikoa. Martxoak 20tik Apirilak 1era izango dute txosten bat entregatzeko. %50eko pisua izango du emaitza finalean.
    2. Ariketa praktikoa. Apirilaren 3an (Bilbo). Eraso/Defentsa motako proba batean lehiatuko dira finaleko 5 taldeak. %50eko pisua izango du emaitza finalean.

Finalaren kokapen zehatza: Zehazteke

Parte-hartzaileen mugak eta sailkapena

  1. Lehenengo sailkapena : bertan parte-hartze baldintzak betetzen dituen edozein ikaslek parte hartu ahal izango du. Gehienez ere 1000 parte-hartzaile onartuko dira. Lehiaketa hasitakoan, antolatzaileek parte-hartzaileen hautagarritasuna berrikusi ahalko dute.
  2. Bigarren sailkapena: lehen sailkapenean puntuazio onena duten taldeak hautatuko dira, irizpide hauen arabera:
    1. Lehenengo fasean 150 parte-hartzaile edo gehiago badaude, bigarren fasean 100 parte-hartzaile egongo dira gehienez.
    2. Lehenengo fasean 150 parte-hartzaile baino gutxiago badaude, bigarren fasean parte-hartzaileen %50 aukeratuko da gehienez.
  3. Azken Fasea: 5 talde onenek (15 lagun) soilik parte hartu ahal izango dute. Azken fasean parte hartzeko, taldeek 3 kide izan beharko dituzte, “Taldeen osaketa” atalean adierazten den bezala. Talde bakoitzak irakasle laguntzaile bat eramango du finalera.

Lehiaketaren formatua

Sailkapenaren lehenengo bi faseak “CTF Online” modalitatean egingo dira. Ikasleek edozein lekutik har dezakete parte Internet bidez.

Azken faseko ariketa teorikoa taldeek beren kabuz bete beharko dute. Eraso/Defentsa ariketa formatu presentzialean egingo da. Parte hartu ahal izateko, parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du.

Parte-hartzaileek zailtasun eta gai ezberdinetako erronkak izango dituzte aurrean. Antolatzaileek, beharrezkoa ikusten badute, erronka berriak gehitu ahal izango dituzte lehiaketa epea martxan dagoen bitartean.

Aurreikusi ez den edozein egoera antolatzaileek ebatziko dute, ahalik eta modu hoberenean.

Txapelketaren irabazlea

Azken fasera iristen diren 5 taldeek bi frogetan partehartu beharko dute.

  • Ariketa teorikoa. Antolakuntzak emandako galderei erantzungo dien txosten bat egin beharko dute. Txostenaren luzera gehienez 10 orrialdekoa izango da, eta antolakuntzak arautuko ditu formatuari buruzko beste betebeharrak. Lanak entregatzeko Martxoaren 20tik Apirilaren 1era izango dute. Ariketa hau zibersegurtasuneko profesionalez osatutako epaimahai batek zuzenduko du, eta CyberLehiako irabazlea aukeratzeko puntuazioaren %50 balioko du.
  • Ariketa praktikoa. Eraso/Defentsa motako ariketan partehartuko dute, Apirilaren 3an Bilbon jokatuko den ekitaldi presentzialean. Ariketa honek CyberLehiako irabazlea aukeratzeko puntuazioaren %50 balioko du.

Taldeen osaketa

Lehiaketan taldekako sailkapena egingo da. Taldeek 3 kide izan beharko dituzte gehienez. Lehen sailkatze faserako 1-3 kide bitarteko taldeak onartuko dira. 

Lehen sailkatze fasea amaitu ondoren, bigarren sailkatze fasera igarotzerakoan, talderen bat ez badago 3 partaidez osatua, antolakuntzak talde horiek berrantolatuko dituzte antolakuntzari egokien iruditzen zaion moduan, 3ko taldeak sortzeko

Bigarren sailkatze faseko talde guztiak 3ak izango dira (eta ondorioz, baita finalekoak ere).

Erregistroa

Lehiaketan parte hartu ahal izateko izen-ematea Urtarrilak 30etik (12:00)  Otsailaren 18ra (12:00) egingo da, https://cyberlehia.pro.root-me.org/ webgunean

Txapelketarako arauak

Parte-hartzaileek arau hauek bete beharko dituzte:

  • CTFaren backend azpiegitura ez da erasotuko.
  • CTFan parte hartzen ari diren beste taldeak ez dira erasoko.
  • Ez da saiatuko banderak bidaltzeko formularioa indarrez erasotzen.
  • Ez dira trukatuko erronken banderak edo deskribapenak/pistak beste talde batzuekin.
  • Ez dira bortxatuko RootMeren zerbitzuaren baldintzak.
  • Ez da saiatuko erronkei zerbitzua ukatzeko erasorik egiten (DDoS) edo emaitza hori lortzeko ekintzak egiten. Adibidez, indar gordina edo hari askoko tresna automatizatuak erabiltzea.
  • CTF berean ez da talde batean baino gehiagotan parte hartuko.

Sariak

Talde finalista guztientzako sariak egongo dira. Era berean, zozketak egingo dira lehiaketan parte hartzen duten guztien artean.

Sariak Apirilaren 3an bertan jakinaraziko dira eta final handian banatuko dira.

Komunikazioa eta harremana

Mezu elektronikoak erabiliko dira txapelketari buruzko komunikaziorako. Lehiaketaren antolaketarekin komunikatzeko posta elektronikoa cyberlehia@tknika.eus erabiliko da.

Aurreko edizioak

Sakatu hemen aurreko edizioei buruz gehiago jakin ahal izateko.

Ohiko galderak

Nork har dezake parte lehiaketan?

Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuetako edo Zibersegurtasun Espezializaio ofiziala (Bai Informazio Teknologiena, bai Eragiketa Teknologiena) duten zentruetako edozein ikaslek parte hartu lezake, bai Goi-mailako, bai Erdi-mailako, edo baita beste espezializazioren bat egiten dabiltzanak.

Taldeak zenbat pertsonakoak izan daitezke? Non sortzen dira taldeak?

Gehienez 3 pertsonako taldeak onartuko dira. Gutxiagorekin lehen sailkapen fasean parte hartu daiteke, baina bigarren sailkapen fasean parte hartzeko hiruko taldeak moldatuko ditu antolakuntza.

Non izango da saio finala?

Finala Bilbon izango da, ikasleak, ikastetxeak eta zibersegurtasun arloko enpresak bilduko dituen ekitaldi garrantzitsu batean. Laster zabalduko dugu egun horri buruzko informazio gehiago.

Nolakoa da izena emateko prozesua?

Izena emateko epea bukatu da jada.

Zeintzuk dira lehiaketaren oinarriak?

Lehiaketaren oinarriak hemen dituzue eskuragarri

Sari bikainak finalista
guztientzat!

eta partehartzaileen arteko zozketa!